Vincent Van Gogh

Post on 08-Apr-2017

152 views 0 download

Transcript of Vincent Van Gogh

VINCENT VAN GOGH

VINCENT VAN GOGH

•Margolari holandarra zen.

•1853an jaio eta 1890an hil zen.

•Bere familia txiroa zen eta bere lagunik onena bere anaia Theo izan zen.

•Erretratoak eta natura izan ziren bere margolanen gai nagusiak.

Vincent Van Gogh eta Paul Gauguin

•Parisen bizi zen, baina 1888an Arlesera joan zen. Han zegoela, beste margolari famatu bat hara joan zen: Paul Gauguin.

•Denbora pasa ahala, gaizki moldatzen hasi ziren eta eztabaida gogor baten ondorioz, Van Goghek belarri zati bat moztu zuen.

Gaur egun oso margolaria famatua den eta bere lanak oso garrantzitsuak diren arren, bizirik zegoen bitartean bi artelan besterik ez zituen saldu.

Hil eta gero egin zen famatua.

Bere lanen artean, ondorengo hauek ditugu:

Gau izartsua, 1889

Van Goghen logela, 1889

Gari soroa eta altzifrea, 1889

Eta guri gehien interesatzen zaiguna…

Eguzkiloreak, 1888

Eguzkilorea euskaldunentzat oso garrantzitsua da, gure historian

duen esanahiarengatik.

EGUZKILOREA

Orain dela milaka eta milaka urte, gizakiak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuetaz izuturik.

Egun batean, Amalurri arriskuetatik babesteko laguntza eskatu zioten eta honek Ilargia eman zien.

Hasieran, beldur ziren eta haitzuloetatik ateratzea kostatu zitzaien, baina berehala ohituratu ziren.

Eta gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere ohitu egin ziren eta leizeetatik aterz berriz ere pertsonak erasotzen hasi ziren.

Berriro joan ziren Amalurrengana laguntza eske.

Amalurrek, entzun eta gero, Eguzkia sortu zuen.

Horren handia eta argitsua zenez, hasieran ohituratzea kostatu ziztaien, baina oso pozgarria izan zen: landareak eta zuhaitzak jaiotzeaz gain, sorginak eta jainuak gauez bakarrik ateratzen ziren beldurtzera.

Berriz ere, Amalurrengana joan ziren, beste zerbait behar baitzuten gaiztoetatik babesteko.

Eta Amalurrek, azkeneko aldiz lagundu zien: Lore bat sortu zuen, hain ederra, non mamuek Eguzkia bera zela ulertuko zuten. Honi esker, bakean utziko zieten.

Horrela, Eguzkilorea sortu zuen.

Gaur egun, Euskal Herrian, etxeetan Eguzkiloreak egoten dira sorginengandik, mamuengandik, jeinuengandik…. babesteko.